Hernio mendiaren magalak hamaika altxor ezkutatzen ditu. Belardietan edo basoetan barna paseatuz hamaika intsektu txiki ikusi ditzakegu. Ordea, ezezaguna bezain harrigarria da izaki txiki hauen mundua. Bada, Fagus Alkiza interpretazio-zentroak animalia hauek hobeto ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia Saileko kidea da Iñaki Mezquita eta berarekin batera ibilbide gidatua egingo dugu apirilaren 21ean.
Ibilbidea Alkizako hilerri ondoko aparkalekutik abiatuko da eta pare bat orduko iraupena izango du. Bideak ez du zailtasunik baina arropa eta oinetako erosoekin joatea eta ura eramatea aholkatzen dugu.
Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, bidali e-maila kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsappa 688 604 466 zenbakira. Parte hartu nahi duenak egunean bertan 5- € ordaindu beharko ditu (Alkizarrentzako eta 12 urtez azpikoentzako doan).
Zatoz gurekin eta ezagutu ezazu intsektuen mundu txiki handia!
INTSEKTUEN MUNDU HARRIGARRIA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUA
Noiz: apirilak 21, osteguna
Non: Alkizako hilerri ondoko informazio-gunetik abiatuta.
Ordua: 10:00etan. Pare bat orduko iraupena izango du.
Hizkuntza: euskaraz
Prezioa: 5-€. Alkizarrek eta 12 urtez azpikoek doan. Bertan ordaindu behar da.
Zailtasuna: bidea erraza da, baina, oinetako eta arropa erosoa eta ura eramatea aholkatzen dugu.