Mendi ibilbideen eskuorria (euskaraz eta gazteleraz) - PDFMendi ibilbideen eskuorria (frantsesez eta katalanez) - PDF
Luzera eta zailtasun maila ezberdinetako ibilaldiak egiteko aukera eskaintzen du Fagus Alkizak. Ibilbideak bi multzotan sailka ditzakegu:

1- BABESTUTAKO LANDARE ETA ANIMALIA ESPEZIEAK EZAGUTZEKO IBILBIDEAK

Hernio-Gazumen mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak, saguzarrak eta hegazti sarraskijaleak (sai arrea eta sai zuria) esate baterako. Espezie hauek eta euren habitatak ezagutzeko bi ibilbide porposatzen dizkizuegu: Saguzarren Ibilbidea edo Gautxorien Ibilbidea.
GAUTXORIEN IBILBIDEA
Distantzia: 6,5 km.
Desnibela: 350 m
Iraupena: 2 ordu.
Zailtasuna: ertaina
Elementu aipagarriak: Harkaitzetako hegaztiak, Hernioko ikuspegia, pagadiak, zuhaitz zaharrak.
SAGUZARREN IBILBIDEA
Distantzia: 3,2 km.
Desnibela: 100 m
Iraupena: 1 ordu.
Zailtasuna: erraza
Elementu aipagarriak: Askantxoko erreka, ubidea, urzuloa, Ursalto ur jauzia, baserri ingurunea.

2- ALKIZAKO BASERRI PAISAIA EZAGUTZEKO IBILBIDEA

Alkizako paisaiak ez dira guztiz modu naturalean sortu, ez eta inguruko herrietakoak ere. Nekazaritzak zein abeltzaintzak eragin zuzena izan dute eta ibilbide hau eginez, bisitariek ulertu ahal izango dute gure arbasoek paisaiaren eraikuntzan izan duten eragina eta garrantzia. Gainera, baserriak berak urteetan zehar izan duen bilakaera zein den ezagutzeko modua ere eskaintzen du ibilbide honek.
BASERRI PAISAIA IBILBIDEA
(Aginagako bidea)
Luzera: 5,2 km.
Desnibela: 95 m
Iraupena: 1h 45’.
Zailtasuna: erraza.
Elementu aipagarriak: Alkizako baserrien paisaiaz

MENDI IBILBIDE LUZEA

Mendia eta natura gustoko duenarentzako aproposa. Denetara 14 km dituen ibilbide zirkularra da, Alkiza eta Hernioko paisaia ederrez gozatuz.
HERNIOKO BIRA
Distantzia: 14 km.
Desnibela: 700 m
Iraupena: 4 ordu.
Zailtasuna: ertaina
Elementu aipagarriak: Hernio eta inguruko mendien ikuspegi zabala, basoak, harkaiztegia.

KUTSIDAZU BIDEA IXABEL, IBILBIDEA

Powered by Wikiloc

Kutsidazu bidea, Ixabel Joxean Sagastabalek 1994an argitaratu zuen umorezko eleberri laburra da. Denboran zehar, antzerkirako, zinemarako, telesailerako eta musikal baterako moldaketak izan ditu. Idazleak bere bizipenetatik abiatuta sortu zuen istorioa, eta bertan Juan Martin pertsonaia protagonista dugu: Donostiako gazte bat, euskara ikasten ari dena eta Alkizako barnetegian hizkuntza hobetzeko asmoz iristen dena. Hernialdeko baserri batean bizi da, eta egunero egiten du bidea barnetegira. Orain, eleberrian aipatzen den ibilbide hori seinaleztatu egin da, eta, gainera, filmeko zenbait pasarte bertan grabatu ziren.

Ibilbide hau gauzatzeko ezinbestekoa izan da Hernialdeko Udala, Alkizako Udala, Tolosaldea Garatzen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo Zuzendaritza eta EuskoJaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lankidetza. Alkizako Udalak zinez eskertzen du Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tolosaldea Garatzenen babes ekonomiko eta bidelaguntza.

Ibilbidea

Kutsidazu bidea, Ixabel ibilbideak 4,4 kilometroko luzera du, eta Hernialdetik Alkizara edo alderantziz egin daiteke, gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupenarekin.

Herri-bidean errepidea eraiki zenez, beste alternatiba bat seinaleztatu da Alkizara igotzeko. Eleberriko elementuei erreferentzia eginez, sardea da ibilbidea identifikatzeko erabili den elementua. Familian egiteko ibilbide honek Henialde eta Alkiza lotzen dituen herri-bide tradiziolana jarraitzen du. Horretaz gain, Hernio-Gazume mazizoaren ikuspegi ederraz eta Mandabe errekaren ibarrean landutako baserri-pasaiaz gozatzeko parada ematen du.

Ibilbidean zehar 3 geldiune diseinatu dira eleberriaren hiztegi eta bestelako erreferentziak nabarmentzen dituztenak.