Fagus Alkiza interpretazioa zentroak Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan ikus daitezkeen hegaztiak ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Mendi inguru hau ederki ezagutzen duen Jabier Vazquez basozaina izango da gidaria.
Ibilaldia utailaren 20an izango da, larunbatean, Alkizako plazatik abiatuta. Goizeko 10:00etan izango da irteera ordua eta bi ordu eta erdi inguruko iraupena izango du irteerak. Adin guztietako pertsonek egiteko moduko irteera izango bada ere, komeni da mendian ibiltzera ohituta egotea, zailtasun maila ertaineko ibilbidea egingo baitugu.
Bisitan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute kultura@alkiza.eus helbidera mezua bidalita.
Alkizarrentzako eta 12 urtera arteko gazteentzako doakoa izango da irteera, eta gainerakoek 4 euro ordaindu beharko dute.