Alkiza sai arreen eta sai zurien bizi tokia da. Hernio mendiaren magalean hegan ikusi ditzakegu, handi bezain dotore. Azaroaren 20an egingo dugun bisita gidatuan eurengana gerturatuko gara, ikusminez eta begirunez.
Hernio-Gazumen hiru hamarkada baina gehiagoz basozain lanetan ari den teknikari bat izango dugu bidelagun. Gidariak paraje hauek primeran ezagutzen ditu eta putreen eta sai zurien inguruko hamaika bitxikeria azalduko dizkigu.
Alkizarrentzako eta 12 urtera arteko gazteentzako doako irteera izango da eta gainerakoek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Bi ordu eta erdi inguru iraungo ditu irteerak eta ibilbidearen zailtasun maila ertaina da. Bisitariei prismatikoak eramatea aholkatzen diegu.
Bisita euskaraz egingo da. Ordainketa bertan egingo da.