Alkiza Hernio mendiaren magalean dagoen landa-eremuko herria da. Naturagune ikusgarria izateaz gainera, balio ekologiko handia du.  Hernio-Gazume Natura 2000 Sare europarraren baitan aitorturik dago.

Besteak beste, bertan aurkitu ditzakegu Europar Batasunaren interesekoak diren hainbat landare eta animalia espezie. Esate baterako, harkaiztien gainean, dotore,  hegan ikusiko ditugu sai arre eta sai zuriak. Zatoz eta goza ezazu naturaz. Javier Vazquez basozain ohiak pasioz kontatuko dizkigu hegazti sarraskijaleen inguruko bitxikeriak.

IZENA EMATEKO KLIKATU HEMEN: HARKAIZTIETAKO BIZILAGUNAK (google.com)

 

Entzun hemen EUSKADI IRRATIKO EKOSFERAN egindako elkarrizketa: https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/ekosfera/audioak/osoa/9576996/ekosfera-20242025-20240911/

 

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.