Fagus Alkiza interpretazio zentroaren webguneak helbide berria du. www.fagus-alkiza.com izatetik www.fagus-alkiza.eus izatera pasa gara, euskararentzat eta euskal kulturarentzat sortutako domeinua gure eginez.

Beste hizkuntza gutxitu batzuen esperientziari begiratuta, .EUS domeinuak aukera berriak zabaltzen dizkigula argi daukagu. EUS domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen lehen mailako domeinua da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

Hortaz, izan dadila .EUS domeinua Interneten euskarazko edukiak ugaritzeko akuilu!

www.fagus-alkiza.eus

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.