KOSMETIKA NATURALEKO TALLERRA ALKIZAN AZAROAREN 28AN

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak kosmetika naturaleko tailerra antolatu du azaroaren 28rako, Alkizako Udaletxeko Ganbaran. Saioa 10:00etatik 13:00etara izango da, eta 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago.
Tailerrak kosmetika naturalaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzeko aukera eskainiko du modu praktiko eta entretenigarrian. Parte-hartzaileek azalaren egitura eta zaintzaren inguruko azalpenak jasoko dituzte, kosmetiko mota desberdinak ezagutuko dituzte eta azalaren garbitasunaren garrantzia landuko dute. Horrez gain, exfoliante natural bat eta aurpegiko krema natural bat prestatuko dituzte bertan.
Jardueraren prezioa 5 eurokoa izango da, egunean bertan eskudirutan ordaintzeko. Alkizarrentzat, ordea, doakoa izango da.
Tallerra Bidatz Sasianek eskainik du euskaraz. Bidatz biologian lizentziaduna da, analisi eta kontrol teknikaria eta erlezaina da. Naturarekin, sendabelarrekin eta erleekin lotutako proiektuetan urteak daramatza lanean. Osabi Naturala markaren bidez dibulgazioan zein artisautzan lanean ari da.
Parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako esteka eskura jarriko da data gerturatzen denean.
Zalantzaren bat baduzu, deitu edo idatzi 688 604 466 zenbakira.


