EGUZKI EKLIPSE OSOA, GERTAKARI ASTRONOMIKOA BAINO GEHIAGO

Maiatzaren 29an, ostirala, 19:00etan, Alkizako udaletxeko ganbaran, Virginia Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko astronomoak Eklipsea liburuaren aurkezpena eta hitzaldia eskainiko ditu. Saioan eguzki eklipseak zer diren, nola gertatzen diren eta zergatik diren hain bereziak azalduko ditu.


