ALKIZAKO GEOLOGIA ETA NATURA EZAGUTZEKO BISITA GIDATU ALKIZAN, EKAINAREN 13AN

Ba al zenekien Alkizako ingurua, duela milioika urte, itsas-azpian zegoela? Nola sortu ziren Alkizako eraikin zaharrenak eraikitzeko erabili ziren harriak? Nondik dator historian zehar inguruko harrobietatik ustiatu izan den burdin-minerala?
Ibilbide gidatu honetan, Sara Alcorta geologoak galdera hauei erantzuna emango die eta, tarteka, Juantxo Unzueta naturzaleak inguruko naturari buruzko bitxikeria liluragarriak azalduko dizkigu.

