Fagus Alkiza Interpretazio Zentroko ordezkariak Hendaian izan gara. Zinez egun ederra pasa genuen, biziki interesgarria izan da zuek egiten duzuen lana ezagutzea.

Euskal Itsasbazterreko CPIE-ko lantaldeko kideek Larretxean den mugaz bitarteko ingurumen baliabide zentroa bera eraskusteaz gainera, eremuaren mantenimendua nola antolatzen duten ere azaldu digute .Bide batez, Nekatoenea Artisten Etxera ere bisita egin dugu. Aurten, gainera, estrainekoz, Nekatoenera etorriko den idazleak Alkizan ere egonaldia egiteko aukera izango du, hasi gara sareak josten!

Nekatoeneatik Asporotsttipirainoko ibilbidea ederra egin dugu. Itsas-eremu zoragarri honen ondare naturalaz eta kulturalaz gozatzeko aukera izan dugu bidean zehar. Asporotsttipiko interpretazio Zentroa bera ere izugarri gustatu zaigu!

Aintzane, Jon, Laurence, Pascal eta CPIEko lantalde osoari mila esker zuen harrera goxoagatik, eskerrik asko eskaini diguzuen laguntzagatik. Elkarrekin bide polita egingo dugu. Laster arte!

Argazkiak: Xabier Artola

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.