Euskadiko eragile turistiko guztiek beren egunerokoan erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten, funtsezko printzipio batzuk biltzen ditu Kode Etikoak. Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoan oinarrituta garatu du, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak.

Euskadiko Kode etikoa 8 printzipio hauetan oinarritzen da:

 

  • Turistak ulertzen eta errespetatzen laguntzea
  • Berdintasuna, gizarteratzea eta aniztasunarekiko tolerantzia
  • Jasangarritasuna
  • Bertako tradizioaren eta kulturaren sustapena
  • Gizateriaren kultur ondarea zaindu
  • Bikaintasuna eta profesionaltasuna.
  • Pertsonen eskubideak errespetatzea
  • Sektoreko langile eta enpresariekiko tratu egokia

 

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak, Turismoaren Munduko Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak onartu ditu, baita Nazio Batuetako 2030 Agendaren Garapen Jasangarriaren helburuak ere; hauetaz gain, euskal berezitasunak eta gure kulturaren ezaugarri propioak erantsi dira.

Kode hau sinatzerakoan, eragile turistikoek bertako kultura eta tradizioa eta ondare kulturalaren errespetua eta zaintza onartzen dute, bertako komunitateek turismo-jarduerekin bat egin dezaten eta onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak, enplegua bereziki, har ditzaten pizgarriekin batera joango delarik.

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaz informazi gehiago hemen: https://basquetour.eus/turismo-euskadi-kode-etikoa.htm