Xabier Artola euskararen irakaskuntzan aritu zen zenbait urtez, informatikan hasi baino lehen. Informatikan doktorea da, UEUko kidea, eta EHUko Informatika Fakultatean irakasle izan da. Ixa taldeko partaide hasiera-hasieratik, bere ikerkuntza hizkuntzaren tratamendu automatikoaren arloan egiten du. Euskaltzain urgazlea da, 2006tik.
Literaturazalea ez ezik, argazkizalea ere bada Artola eta Artzubi ezizenez argitaratzen ditu bere argazkiak.
Artolak Koldobika Jauregiren bizialdiko eta artista ibilbideko hainbat argazkirekin bilduma osatu du.
Ikusgai duzue hemen: