Udaberria iristearekin batera ospatu ohi dugu Basoen Nazioarteko Eguna. Basoak dira gizadiaren birikak eta euren baitan dago gizaki, animalia zein landareen biziraupena.
Fagus Alkiza interpretazio zentroak Basoen Nazioarteko Egunarekin bat egin du eta hurrengo egitaraua antolatu du eguna ospatzeko:
“EUKALIPTOEN ERAGINA INGURUMENEAN” HITZALDIA
Martxoak 26, ostirala. 19:00etan Fagus Alkiza interpretazio zentroan
Arturo Elosegi EHUko Ekologia Sailean irakaslea da eta hiru hamarkada daramatza zuhaitz espezie hori aztertzen. Eukaliptoak gure ekosisteman izan dezakeen eraginaz hitzaldia eskainiko du.
PAGO MOTZAK EZAGUTZEKO LANTEGIA BASOAN
Martxoak 27, larunbata. 10:00etan Alkizako plazatik abiatuta.
Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan interes ekologiko handiko pago motz sail ederrak daude. Hauek bertatik bertara ikusteko lantegia egingo dugu Valentin Mugartza Aizkorri Aratz natura-parkeko zuzendariarekin batera.
OHARRAK
- Antolatutako ekitaldietan osasun eta higiene neurri guztiak bete beharko dira.
- Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako bidali emaila kultura@alkiza.eus helbidera edo whatsappa 688 604 466 zenbakira.