Iraunkortasunari eta ingurumen-politikei buruzko biltzarra da CONAMA. Abenduaren 2tik 5era bitartean jasangarritasunarekin eta ingurumenarelin lotutako gaiak aztertu eta jorratuko dituzte bertan. Hala, ingurumenaren arloko elkarrizketa eta ekintza sustatzeko askotariko eragileak biltzen dira biltzarrean.

Aurten 1.200 adituk eta ordezkarik baino gehiagok parte hartuko dute topaketan, besteak beste Inaki Irazabalbeitiak, Alkizako alkateak.

“Beste begirada batzuk lurraldetik” leloari tira eginez, Irazabalbeitiak Alkizaren herri proiektua zertan datzan azaldu die bertaratuei. Udalerriaren azken urteetako bilakaera zein izan den eta etorkizuneko gidalerroak zeintzuk izango diren jakinarazi du. Natura, gizakia eta kultura izango dira etorkizunean ere giltzarri.

OHARRA

Fagus Alkiza interpretazio zentroa 2025eko udaberrira arte
itxita egongo da
toki aldaketagatik.

Dena den, bertan antolatzen diren jarduerek martxan segiko dute.

Barkatu eragozpenak.