Orain, Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izanik, KBEei dagokien Kudeaketa Plana abian jarri da eta kudeaketa plan honen barruan dauden hainbat neurri aplikatzen hasia da udala Naturtzaindiaren laguntzaz. Honela, Kudeaketa Planaren neurrietariko batek zera dio:
Plangintzaren indarraldian (6 urte), jabetza publikoan eta Berrezartze Ekologikoko Eremuen (BEE) barruan dauden baso-landaketen %100 bertako baso (baso autoktono) bilakatzea.
Beraz, adibidez, Alkizako udalak badu Kudeaketa Planaren neurri honen ezaugarri guztiak betetzen dituen lur-sail bat, hala nola, orain 60 bat urte alertzeekin landatu zuen 1,7 ha-ko saila (jabego publikokoa da eta Berrezartze Ekologikoko Eremuan kokatzen da).