Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak irabazi dute aurtengo SORMENAREN KABIA beka. Iraila eta azaroa bitartean Alkizan izango dira euren proiektuak burutzeko.

Irailaren 9an prentsaurrekoa eskainiko dugu eta bertan izango dira SORMENAREN KABIAN parte hartuko duten bi artistak. Unzurrunzagak eta Andresek Alkizako egonadian zer  egin nahi duten azaltzeaz gainera,  hirugarren ekitaldian jasotako lanen inguruko xehetasunak aditzera emango ditugu.

 

SORMENAREN KABIAN PARTE HARTUKO DUTEN ARTISTAK EZAGUTZERA EMATEKO PRENTSAURREKOA

 Noiz: irailaren 9an, asteazkena.

Non:  eguraldiaren baitan, Alkizako Kabia Gunean edota Fagus Alkiza interpretazio zentroan.

Ordua: 11:00etan.

 

MARIA ANDRESEN HAINBAT LAN

(Argazkiak: David Hornback)

IDOIA UNZURRUNZAGAREN HAINBAT LAN

(Argazkiak: Idoia Unzurrunzaga)