Alkizako Udalak herriko beste hainbat eragilerekin batera sustatzen duen Sormenaren Kabia beka eskuratu dute Uxue Juárez Gaztelu eta Ada Garrués Paularena artista iruindarrek. Hiruna asteko egonaldiak egingo dituzte Alkizan, iraila eta azaroa bitartean, bakoitzak bere proiektua garatzeko.

Alkizako Udalak, herriko eragileekin elkarlanean, artistek hausnartu, sortu eta lan egiteko proiektu bat zuen 2018n: Sormenaren Kabia beka. Egitasmo horrekin lortu nahi dute Alkiza landa-eremuko sorgune moduan erreferente izatea arte-sorkuntza hirietatik deszentralizatzea.

Aurreko edizoen moduan, aurten ere bi beka eman dira. Mila euroko diru-saria jakoko du hautatutako proiektu bakoitzak eta hiru astez Alkizan euren proeiktuak garatzeko aukera izango dute artistek Lete Apartamentuetan.

Informazio guztia eskura hemen:

Sormenaren Kabia 2024 - Irabazleak (PDF)