Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea da. Edizio honen ardatza Ondarea plazara! izango da. Aurten, publikoari eskatuko zaio esploratu ditzala aisialdiak ondarearekinerikusian dituen osagai ukigarriak eta ukiezinak.
Alkiza Ondarearen Europako Jardunaldietako protagonistetako bat izango da. Asko dira Hernio-Gazumen ditugun altxor naturalak, bada, horietako batzuk ezagutzeko aukera eskainiko digu ekimen honek. Hala nola, urriaren 26an , saguzarrei buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera izango da.
Jardunaldi hauek herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Foru Aldundiak esku-orriak inprimatu eta banatu ditu, gure lurraldeko aisialdi gune guztietan, liburutegietan eta kiroldegietan. Laster Alkizako udal bulegoan ere eskura izango duzue.
Programa osoa eskuragarri dago Gipuzkoa.eus webgunean: https://www.gipuzkoa.eus/es/