Berriak
Interpretazio zentroaren inguruan mugitzen den ekosistemaren inguruko azken berriak
FAGUS AlkizaInterpretazio Zentroa
Bisita gaitzazu
FAGUS Alkiza bisita daitekeen espazio bat da. Bakarka, taldean edota ikastetxearen bitartez sar daiteke. Bisita gidatuak ere eskaintzen dira. Hauei denari gehiago jakiteko, horretarako prestatu dugun atala ikus dezakezue.
Zer da FAGUS Alkiza
Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa Hernio-Gazume KBEaren erakusleiho izateaz gain, herritarren, baserritarren, naturazaleen, artisten, mendizaleen hausnarketa-gune eta topagunea da. Gainera, zentroak urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen ditu, besteak beste: hitzaldiak, eskoletako umeekin mendi-irteera (Itxuraingo bira), tailerrak…
Ibilbideak
LAU IBILBIDE EZBERDIN, 3 MENDI IBILBIDEETA IBILBIDE PAISAJISTIKO BAT
Luzera eta zailtasun maila ezberdinetako ibilaldiak egiteko aukera eskaintzen du Fagus Alkizak.
Hernio-Gazume KBEIngurune Babestua
ESPEZIE ABERASTASUNA, NATURAREN EDERRA
2.158 ha-ko azalera eta kareharrizko erliebe karstikoa duen mendigune honek balio handiko paisaia-multzoak ditu.
Paisaia horietan mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak, kiropteroak (saguzarrak) eta hegazti harrapariak (sai arrea eta sai zuria).
AlkizaHerriak eskaintzeko duena
INGURUNE EDER BATETAN, MILA ESKAINTZEKO
Atseden hartu eta bertako ohiturak ezagutzeko aproposa da XVII. mendeko baserri eder hau. Logelez gainera, lau apartamentu berri ere eskaintzen ditu Letek.
Upategia XIV. Mendetik datorren Garaikoetxea baserrian kokaturik dago. Garazi eta Xabier, mimo handiz zaintzen dituzten mahastietatik gertu bizi dira, baserrian bertan. Ardoa egitea da euren zaletasuna eta baita bizimodua ere.
Kontenplaziorako espazio moduan sortu zuen Koldobika Jauregi eskulturgileak, hiriguneetako jende uholdeetatik eta zaratatik urrun. Ez da baso arrunta, ezta ohiko museoa ere. Hormarik gabeko esperimentazioa gune bat baizik.
Mendi buelta bat egin ostean, Alkizako Ostatuak atsedena hartu eta indarrak berritzeko aukera eskaintzen du. Hernioren magalean kokaturik, gastronomiaz eta oro har, zentzumen guztiez gozatzeko aukera eskaintzen du Alkizako Ostatuak.